XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ATXURRA TA KIRTENA-- Ola Don Keleto!
-- Zer darabik, Lontzio?
-- Eskutitz bat berorri erakustera nator.
-- Norena dek?
-- Nere seme Joxe'rena.
-- Nun dek bera?
-- Kijon'en.
-- Zer egiten?
-- Erdera apurtxo bat ikastera joan zan ba...
-- Eta ezer ikasi al dik?
-- Bai, guk ulertu ala baño geiago.Egin beza mesede azkeneko arrenkolada oiek irakurtzea.
-- Goazen ba.
-- Bai jauna.Gure Mañaxi'k berari barkazioa eskatzen diola uste du; nik berriz beste gauza bat uste det.
-- Zer ba?
-- An, etxe ondoan daukate ur gañean potin txiki bat
-- Esan nion an ez ibiltzeko baña
-- Ez gizona, ez. Eztik esaten
-- Zer esan nai ote du ba?
--
-- Ori da guzia?
-- Orixe.
-- Ori ark esan gabe badakigu.
-- Eta esango al'uke ik ori erderaz?
-- Badegu errian bedorri bezelako gizon baten bearra.
Asko aldiz ikusi oi diran lurrian